Nire leihotik ikusten dutena, leihoa zabaldu ta gero, kale bi dira aurrez aurre: bata guztiz ikusten da, laburra dalako; bestearena zati apur bat bakarrik.
Alde bietan kotxez beteta daude kale biak.. kotxe bakoitzak bere lekua dauka markatua.
Espaloietan ikusten ditugu aulki batzuk, zuhaitzak,zakarrontziak, farolak eta abar.
Zuhaitzak gazteak eta mehetsuak dira, aurten aldatuak, espaloiak barriztu ta gero.
Begirada altxa orduko aurrez aurre bi etxebizitza dauzkat, zortzi alturakoak. Atzetik beste etxe batzuk, leihotik urrin agertzen dira.
Teilatu gainetik, zerumugan, mendia piñuz beteta ikusten da, goi tentsio burdinezko dorre bi ere ikusten dira erraldoi itxurarekin; bere gainetik zeru urdin eta hodeitsu. Eguna ez dago hain ona…..
Gauetan hodei ta lainorik gabe dagoenean izarrak eta ilargia ikusten dira.
Nire leihoa hegoalde begira dago eta oso argitsua da.
JAVIER YUGUERO
Gaba, zeruan gauza ederrak ikusten dira!
ResponderEliminar